domingo, 9 de octubre de 2016

Visita Espeleológica a la Cueva de Troskaeta en Aralar

Muy buenas,
El sábado por la mañana estuvimos visitando la cueva:



https://parketxesarea.org/2016/10/09/aralar-abenturazaleen-gutizi/
Aralar: Abenturazaleen Gutizi
9 Urria, 2016Aralar Parke Naturalaaralar,Barandiaran Museoa,espeleologia,felix ugarte,lizarrusti,troskaeta   

Atzo goizez, espeleologia irteera bat antolatu genuen Aralarko Parketxetik, Felix Ugarteko kideen eskutik. Aralarko Troskaeta kobara egin genuen bisitaldia.

Troskaeta benetan da leku berezia, eta urte mordoan zehar gizakiok naturari diogun begirune eskasaren ondorioak jasan dituen arren (hamaika pintada, seinale, zabor eta bestelako arrastoak), paisaia harrigarri bat gordetzen du lurrazpian.
Egitura karstiko anitzak daude Troskaetako barrunbean: estalaktita erraldoiak, estalagmita ederrak, zutabe luzeak, koladak, lenarrak…). Haitzuloetako hartzen hezurrak ere aurkitu ziren bertan eta haien atzaparkadak ikus daitezke oraindik. Egitura guztiok harriduraz eta miresmen handiz begiratzen zituzten gurekin jarduera honetan parte hartu zuten abenturazaleek. Eta hala ere, nekez uler daiteke naturak, urak zehazki, horren paisaia eder eta perfektuak sortu ahal izatea. Baina, nekezagoa da ulertzen, gu gizakiok nola izan gaitezken altxorrok suntsitzeko horren geurekoiak.

Zorionez, geroz eta urriagoak dira jarrera hauek eta Aralarko Parketxeko helburua mendiguneotako ondare naturala zaindu eta hedatzea den neurrian, atzokoan, bederen, partehartzaileengan jarrera ona eta naturarekiko errespetua sustatu genuen. Hemengo altxorrak erakusten jarraituko dugu, ezagutzen dena soilik maitatuko delako, eta maite dena soilik zainduko delako.

Mila esker atzoko irteeran parte hartu zenuten guztioi, giro ederra eduki genuen eta algara ederrak ere egin genituen, maldan gora eta maldan behera. Ipurdikoren bat ere tartean!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen (https://www.flickr.com/photos/118679267@N03/albums/72157674967165285).
Fotos:
https://www.flickr.com/photos/118679267@N03/sets/72157674967165285


























Estuvo muy bien! Muy cañero!

Actualización a 13/10/2016: Mapa que nos ha mandado Ainhoa de Gipuzkoako Parketxeak (milesker!):


1 comentario:

  1. La topografía es de Félix Ugarte Elkartea. Incluida en un libro que se publica en breve sobre espeleología para montañeros que se titulará "Zulotoa" de Sabino Orbegozo e Imanol Errazkin (autores de la topografía) y publicará Félix Ugarte Elkartea. Saludo

    ResponderEliminar